Zer da nahi duzuna?
Aurkene Redondo Enbor Kontsultoreetako zuzendariak izen berdinarekin Nueva Gestión aldizkarian argitaratutako artikuluaren itzulpena.
Esperientziak esaten digu horrela bizitzeak tristura, haserrea, beldurra, poza, lotsa, higuina, jeloskortasuna, frustrazioa, inbidia, ilusioa, etsipena, esperantza eta abarrekin partekatu behar dugula gure bidaia.
Emozio guzti hauekin bizi irautea eta egoera horretatik indarberriturik irtetea da eta ikastean eta heltzean datza. Garapen Emozionaletaz hitz egiten dugunean, emozioak identifikatzeko gaitasunen barneratzeaz ari gara, norbanakoarenak eta baita besteenak ere, sentimendu horien zergatia ulertu eta erregulatzen eta kudeatzen lagunduko diguten baliabideak hartu; bai gureak eta baita erlazionatzen garen beste pertsonenak ere.
Erakundeak erlazioan dauden gizaki konplexuen orekak dira, non zatiezina den “guztia”k osatzen duen eta sentimenduak eta jarrerak dituzten, nahiz eta jarrera horiek “profesionalak” ez izan.
Bitxia da taldeko arduradunak nola kexatzen diren taldeko pertsona bakoitzarekin konektatzeko denbora eta ahalegin berezia eskaini behar dietelako. Beraien bikote, guraso edo anai arrebekin, ordea, badakite, adibidez, komunikazioak duen garrantzia.
Badakite umea parkean erortzen bada lehenengo gauza egiten duena bere gurasoak bilatzea dela egoera zein den jakiteko, baina, ez dute ulertzen, ordea, taldekideek segurtasuna eta babesa behar izatea. Badakite, hurbileko pertsonaren bat gaizki baldin badago, denbora eta laguntza behar duela, baina ez dute pentsatzen taldekide bakoitzaren bizitza pertsonalak eragina duela bere lanean.
Pertsonok gure emozio edo sentimenduak sarrerako atean utzi dezakegula uste al dute, akaso? Zer zentzu izan dezake gure lana eta erlazioak gainditzen dituen emozioak ikusi nahi ez izatea? Justifikazio nahikoa al da nola egin ez jakitea? Ikasteko prest al gaude?
Zoritxarrez, erakunde gehienetan “nahi dut” baztertzen da eta “behar” eta “beharko zenuke” jarri, nahiz eta sarritan “beharrizana dut” eta noizean behin “gustatuko litzaidake” entzutea. Honek zentzua galtzea dakar. Eta gauzen zentzua galtzen badugu, ez dago konpromisorik, ez dago ilusiorik.
Jaiotzatik badakigu emozioak ez dutela gure bizitzan parte hartzerik, eta gure barnetik irteten badira, egin dezagun existituko ez balira bezala. Mezu hau gure betiko sineskeratatik dator, gure jokaera zuzentzen duten sineskeretatik. Soilik gure sineskeretara bidaiatuz jarriko ditugu zalantzan sineskera horiek eta horrela beraien tiranotasunetik irten. Gure adimen emozionala garatzeko gakoak ikasiko ditugu.
Bidai bat izanik beldurrezko eta desilusiozko, arrisku eta etsipenezko momentuak izango ditugu. Baina badakigu bide horretan jarraitzeak merezi duela.
EMOZIOZ BETERIKO bidaia da, POZTASUNERA doan bidaia, sentitzeaz hitz egiten dugunean poztasunen gehiago izateaz ari baikara...
Zertaz, bestela?
Azkeneko hilabeteetan hainbat proiektutan buru belarri ibili gara.