Urune Taldea

Urune Hotela Enbor Kontsultoreak-en negozio-unitate gisa sortu zen; horregatik, jatorrian, Garapen Zentro moduan eratu zen. Baina laster bilakaera izan zuen eta gaur egun landetxea ere bada; era guztietako bisitarientzat dago zabalik eta bikaintasuna aitortzen zaio, kalitate-estandar oso zorrotzak betetzen dituelako. Jatorrian izan zuen espiritu eta filosofia berari eusten dio: “esperientziak bizitzeko leku bat, hazteko espazio bat”.
Uruneren esperientzia Enbor Kontsultoreak-en esperientzia da. Beraz, gure etxea zabalik dago hala nahi duten erakunde guztientzat. Horrez gain, beste aukera bat eskaintzen dugu, hots, gure lantaldean dauden ibilbide profesional handiko pertsonek prestakuntza eta garapen