Metodologiak

World café

World Café metodologia Peter Sengek taldeko sormen bezala identifikatzen duen kontzeptuan oinarritzen da. Bere ustetan, kafe orduko elkarrizketak omen dira taldeko sormena aprobetxatzeko fidagarrienak.
Hori horrela, World café-a elkarrizketa zintzo eta natural horiek kudeatu eta forma ematen dion metodologia dela esan genezake. Azken finean, metodologi honek elkarrizketa eta iritzi eta esperientzien elkartrukatzea sustatzeko balio baitu.
Neurri batean Ideien polinizazioa gurutzatua dela esan genezake, infinitu elkarrizketa desberdin sortzea egiten baitu eta horietan, parte hartzaile guztiek daukate hitzegiteko eta pentsamentu eta hausnarketak konpartitzeko aukera.

Mapa mentalak

“Burmuinak ez du tresnen-barra edo menu zerrendan pentsatzen; zirkulazio-sistima eta giza gorputzaren sistema guztien moduan edo zuhaitzaren erraman eta hostoen nerbioak bezala, forma organikoan pentsatzen dun, era naturalean; eta hori ondo egin dezan, fluxu organiko naturala erakusten duen tresna baten laguntza behar du. Tresna hori Mapa mentala da “(Tony Buzan)

Coachinga

Coachingak hurrengo galderari erantzuten dio: nola izan naiteke hobea?
Sinesmenak, baloreak eta helburuak osatzen dute coachingaren oinarria:
- Helburuak: nahi duzunean zentratu eta nola lortu behar duzun.
- Baloreak: zuretzat zer den garrantzitsua jakin eta horren arabera helburuak lortu.
- Sinesmenak/usteak: sinesmen mugatzaileak zalantzan jarri feedbacka errazten duten ekintzak proposatu.

Kontseilu, terapia, formazioa, irakaskuntza, aholkularitza eta mentoringaren aspektu batzuk konpartitzen dituela esan genezakeen arren, guztietatik desberdintzen dioten enfoke bereizgarria dauka. Coachinga sortzailea da, oraina eta etorkizunean (oraina aztertu eta etorkizuna diseinatu) oinarritzen da eta ekintzen bitartez ulermena sustatzen du.

Coaching prozesua GROW metodologian oinarritzen da.
Goal: helburu espezifikoak zehaztu (hemuga, eginbeharrak eta prozesua)
Reality: egungo egoera emozionala eta soziala eta honek helburuen lorpenean nola eragiten duen azaltzeko eskatu.
Options: aukeraketarako motibatu, galderen bitartez ekintzetara nola bideratu daitekeen aztertu.
Will: Ekintza eta planifikazioa, pausuen zehaztapena, oztopoak, euskarriak, baliabideak,… aukeratu eta ekiteko borondatea izan.

Role playinga

Metodologi honen helburua pertsonen arteko gaitasun ezberdinak praktikan jartzea litzateke. Horretarako parte hartzaileak ekarritako edo formatzaileak planteaturiko egoera desberdinak lantzen dira.
Parte hartzaileak planteaturiko egoera ezberdinetan eta bere antzezpenean aktiboki murgiltzen dira, ondoren, izandako jarreren gainean azterketa eraikitzailea egiteko.
Role Playing-aren bitartez, alde batetik, parte hartzaileek izan ditzaketen portaerak, jarrerak eta erantzun posibleak eta beste aldetik, planteaturiko egoerak kudeatzeko moduak lantzen dira. Formatzaileak lan saioetan komunikazioan ematen diren oztopoen presentzia behatu eta ebaluatu beharko du, hala nola, portaerak, jarrerak eta erantzunak aztertuz. Arazo baten aurrean eta irtenbidea bilatze aldera, ematen diren urratsak aztertzen dira. Dauden tresnak planteatuz egoera horien aurrean nola jokatu daitekeen aholkatu diezaioke formatzaileak parte hartzaileari.

PNL

- “Jendeari burua erabiltzen erakusten diogu” Richard BAdler PNLren sortzeetariko bat. Gure buruaren galdutako gida osatzen du.
- “Zientifikoki onartua dago lengoaia giza-neurologiarekin zuzenki erlazionaturik dagoela, beraz, komunikazioa erabiltzeko moduak gure baliabide eta gaitasunak eskura izateko edo ez baldintzatu dezake; baita ere, jarrera negatibo edo arrakasta pertsonal zein profesionala lortzera eramango gaituzten jarrerak izatea baldintzatuko dute” Hernan Cortes Vergara, Espainiako PNLaren esponente nagusiena.
- 70. hamarkadan Estatu Batuetan sorturiko diziplina da eta gai honetan adituak direnen arabera, neurologiak lengoaian oinarrituriko patroiekiko dependentzia zuzena du. PNL metodologiak hitzak egoki erabiliz patroi hauek ikasi daitezkeela azaltzen du.
- Burmuinaren esperientzi subjetiboak antolatu (baliabide eta gaitasun pertsonalen oinarri izanda) eta berrantolatzeko balio duten metodoen multzoa da.

Metaplan

Arazoei irtenbidea bilatzeko, praktika onak identifikatzeko, ekintza lerroak planteatzeko… baliogarri den taldeko metodo dinamizatzailea da. Parte hartzaileak aktiboki murgiltzen ditu.
Sarritan arazoen hausnarketa, ideia eta irtenbideak bilatzeko taldeen “Komunikazio tresnen” multzo gisa definitzen da. Horrela, iritzi, ideia eta adostasunen garapenerako eta helburu eta ekintzen planen zehaztasunerako erabili daiteke.
Metaplanaren oinarrizko helburua pertsona guztien parte hartze ekitatiboa ahalbidetzea da, “ahotsa, entzumena eta ikusmena” erabiliz ideiak ulertzeko, konzentrazioa eta ulermena erraztuz.
Dinamizatzailea aretoan zehar etengabe mugitzen arituko da parte hartzaileen mugimentuak ahalbidetuz; horrela, denek izango dute aktiboki eta ekitatiboki entzun, ikusi eta parte hartzeko aukera.
Metaplanean, ekarpen guztiak kartulinetan idatziko dira (letra garbi, marrazki eta grafikoak erabiliz) eta parte hartzaile orok ikusteko tokian jarriko dira.
Parte hartzaileak beraien ideak itsatsiko dituzte tablero edo papelez estalitako hormetan. Kartulinak ordenaturik jartzen dira, tartean espazio zuriak utziz. Horrela, ideiaren bat jartzeko baharra izatekotan bertan egiteko.

Action Learning-a

Parte hartzaileak prozesuaren protagonistak izateko helburua duen metodologi aktiboa, dinamikoa eta parte hartzailea da. Edukiak ariketa ezberdinen bidez lantzen dira non geldiunea egingo dugun, praktikari eta guztien arteko hausnarketari tokia uzteko. Horrela, pertsona desberdinen inpresio, hausnarketa, ondorio eta esperientzien partekatzea erraztuko da, ikaskuntza aberatsagoa eta konprometituagoa sortuz.
Parte hartzaileen ikaskuntza prozesua “bermatzeko” ez da nahikoa izango formazioan parte harturiko pertsonen asebetzea neurtzea. Guzti honen gakoa formazioan ikasitakoa lantokira edo bakoitzaren eguneroko funtzioetara transferitzea izango da.