HAZTEN eredua

Garapen prozesuak ikaste prozesuak dira, Enbor Kontsultoreak-en HAZTEN prozesua proposatzen dugu helburu hau lortzeko.

OHARTU

 Formakuntza saioak
Bezeroaren beharrizanetara egokitutako formakuntza saioak dira, presentzialak zein on-line formatuan izan. Honen helburua, pertsonen eta erakundeen garapenerako beharrezkoak diren gaitasunen garrantziaz jabetzea da.
Banakako zein taldeko hausnarketa eta ikaskuntza bultzatzeko, METODOLOGI ESPERIMENTALAK (dinamikak, ariketak, bakoitzaren errealitatearen azterketa, …) erabiltzen ditugu.

TREBATU

Formakuntza-ekintzak
Gaitasun zehatzak lantzeko formatu egokia da, bai ikasgelan zein ikaskuntza estimulatzen duten inguruetan edo on-line saioekin konbinatuz.
Formakuntza saioan ikasitakoa praktikan jartzea (trebatzea) litzateke. Horretarako, behin formakuntza saioa bukatzean, partehartzaileek norberaren HOBETZE PLANA lantzen dute, prozesu pertsonalizatu baten barne.

GARATU

Interbentzioak
Gaitasun jakin bat garatzeko bideratzaile lanak egiten ditugu, norberaren eta taldeko errealitatea kontutan hartuz. Taldeko erlazioetan ematen diren aldagaietaz jabetzea ahalbidetzen du.
Kanpo aholkulariak, behaketa sistematiko eta ondorioz ematen den feedbackaren bitartez, banakako zein taldeko aldaketak ahalbidetzea du helburu. Emaitza, landutako gaitasunen egokitzapena eta re-enkoadrea izango da.