BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUNEROKO EKINTZA ETA JARRERA PERTSONALEN GARRANTZIA AZPIMARRATUKO DU EMAKUNDEK MARTXOAREN 8ko KANPAINAN

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu. Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, adibidez: txiste matxistarik […]

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUSKAL SARIAREN EMATE EKITALDIA

Abenduaren 14an Kudeaketa Aurreratuari aintzatespenen emate ekitaldia izango da Gasteizko Europa Jauregian. Edizio honetan, aintzatespena 25 erakundek jasoko dute, 7 industria enpresa, osasun sektoreko 6 erakunde, 3 zerbitzu enpresa, 3 hirugarren gizarte sektorekoak, 4 hezkuntza-zentro, eta herri administrazioko 2 erakunde.

22. KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea azaroaren 7tik 18ra izango da. Aurten 70 antolatzaileren eskuko 54 ekitaldi egingo dira. Gainera, Biltzarra egongo da ere, azaroaren 7tik 11ra, Bilboko Euskalduna Jauregian. Aste honek berrikuntza handiak izan ditu azkeneko hogeita bat urtetan, astebete irautetik, bi aste izatera, eta hiru aste izan ditu ere. Joan den urtean formatuz aldatu […]