Enbor taldea

Aurkene

Aurkene Redondo Ikazuriaga

Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu nintzen 1991. urtean Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Antropologia eta psikologia sozialean espezializatuz.

Mexikorantz joatekoa asmoa neukan nire ikasketak Antropologia arloan sakontzeko baina famili arazoak bitarte planak aldatu eta berriz planteatu behar izan nituen. Giza Baliabideetako gradu ondokoa egin ondoren Erakunde eta enpresetan pertsonen kudeaketa arloan hasi nintzen.

Euskaliten eskutik Kalitate Sistemetan eta Bikaintasun Ereduetan murgildu nintzen eta badira 20 urte baino gehiago EFQM Eredua, Kudeaketa Aurreratuko Eredua eta Bikaineko ebaluatzaile naizena; baita pertsonen, erakundeen eta taldeen coacha ere.

Jakin min pertsonal eta profesionalak emakume eta gizonezkoen aukera berdintasunean murgiltzera eraman ninduen, Emakundek Erakundeetan Berdintasuneko diagnosi eta planak egiteko onarturiko aholkularia izanik.

Izaro

Izaro Bideguren Sardui

Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu nintzen, Zuzendaritza komertzialean espezializatuz, 2005. Urtean. Ikasketa amaierako praktikak egiten hasi nintzen Enborren eta badirudi elkarlanak ondo funtzionatu zuela gaur egun erakunde berdinean dihardut eta.

Enborren nire formazioan jarraitzeko aukera izan dut: Bikaintasuna kudeatzeko Ereduetan, Aukera Berdintasunean, Adimen emozionala, Marketinga… horrela Bikaineko (Euskararen Kalitate Ziurtagiria) ebaluatzaile seniorra izatera iritsiz edo Aukera Berdintasuneko Agente.

Nire eginbeharren artean eta erakundeko administrazioaren kudeaketaz gain, proiektuak aurrera eramateaz arduratzea da eta Emakume eta Gizonezkoen arteko aukera berdintasuneko diagnosi eta planen diseinuan kolaboratzen dut.