Formatuak

Enbor Kontsultoreak-ek emandako prozesu guztiak, bezeroen beharrizanen arabera diseinatutakoak dira. Formakuntza erakundearen beharretara, kulturara eta parte hartzaileetara egokitzen da.

Presentziala

Formakuntza “ in situ” garatuko da interrelazio handiago bat egon dadin, komunikazioa eta ikaskuntza erraztuz. Prozesu presentzialak formatu desberdinetakoak izan daitezke bezero den erakundearen arabera, tailer formatuak, formazioa edo eskuhartze/ interbentzio formatuak.

E-learning

On-line plataforma baten bidez aurrera eramaten diren ikaskuntza prozesuak dira. Formatu honen abantaila kontzeptuak lantzeko momentuan eskaintzen duen malgutasuna da. Momentu oro izango du tutorearen edo formatzailearen laguntza. Formatu hau eduki teorikoentzako edota ordutegian malgutasuna behar duten pertsonentzako egokiena da.

B-learning (blended learning)

Formazio presentziala eta on-line formazioa bateratzen dituen formatua da, bi modalitateen abantailak konbinatzen dituelarik. Plataforma birtual batean lan egiten bada ere, laguntza eskainiko digun pertsona bat izango dugu. Formatu hau egokia da eduki teorikoak on-line lantzeko eta eduki praktikoak ikasgelan garatzeko.
Erabilgarria izan daiteke formatzaileak lan saioen ostean parte hartzaileen jarraipena egiteko ere.

Tailerra

Era honetako formazioetan aurretik ikasitakoa jartzen da praktikan. Egoera errealekin edo formatzaileak proposatutako egoera ezberdinetan oinarrituz egiten da lan, hau da, alde praktiko batetik lan egin ahal izateko.

Interbentzio prozesuak

Interbentzio prozesuak bideratzailearen laguntzarekin garatzen dira. Ezagutza tazitotik espliziturako eraldaketa eta ikaskuntza sustatzeko helburuarekin, parte hartzaileak izango dira prozesuaren protagonista nagusiak, ondorioz, proiektuaren garapenerako gako bihurtuz.
Erabilitako metodologia ACTION LEARNING edo EGITEN IKASI deritzona da, honek bideratuko du taldearen lana.
Esaera batek dioen moduan: Entzuten duguna ahaztu egiten da, ikusten duguna gogoratu, baina, egiten dugunaz ikasten dugu. Eta horretan datza, prozesuan parte hartzearekin (eginez) pertsona guztiek “egitea”, hau da, konpromisoa hartzea, murgiltzea eta prozesuaren jabe izatea; bakoitzaren esperientziatik ekarpenak egitea eta ezagutzak partekatzea, azken finean, ikaskuntza ikasi eta konpartitzea.