BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUNEROKO EKINTZA ETA JARRERA PERTSONALEN GARRANTZIA AZPIMARRATUKO DU EMAKUNDEK MARTXOAREN 8ko KANPAINAN

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu. Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, adibidez: txiste matxistarik […]

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUSKAL SARIAREN EMATE EKITALDIA

Abenduaren 14an Kudeaketa Aurreratuari aintzatespenen emate ekitaldia izango da Gasteizko Europa Jauregian. Edizio honetan, aintzatespena 25 erakundek jasoko dute, 7 industria enpresa, osasun sektoreko 6 erakunde, 3 zerbitzu enpresa, 3 hirugarren gizarte sektorekoak, 4 hezkuntza-zentro, eta herri administrazioko 2 erakunde.

Eman izena BIKAIN prestakuntza saioetan!

Bikain Ebaluatzaile klubeko kide izateko prestakuntza doakoa da, eta 2 goizeko saioez gain, beste erakunde baten ebaluazioan parte hartzeko aukera izango duzu, zure erakundean euskara modu integratuan kudeatzeko ideiak izan ditzazun. Prestakuntza jasotzeko, bi aukera dituzu: – Irailak 13 eta 20 (Eureka Zientziaren Museoa. Donostia) – Irailak 15 eta 22 (AIC-Automotive Intelligence Center. Zornotza) + […]